Uztarri motzeko idi probak jokatuko dituzte Aizarnazabalen, maiatzaren 30ean hasita

Nerea Uranga 2025ko mai. 19a, 11:18

Idiak.

Aipek antolatuta jokatu dira Aizarnazabalgo probalekuan hilaren 30etik ekainaren 2ra bitartean. XVI. edizioa izango du aurtengoa uztarri motzeko probak. 11 idizalek parte hartuko dute, tartean daude Errezilgo Bixkiak eta Txokolate.

Aipe Aizarnazabalgo idi proben elkarteak antolatuta XVI. Uztarri Motzeko Idi Probak jokatuko dituzte maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitartean, Aizarnazabalgo probalekuan. Lau saio antolatu dituzte aurtengorako eta horietako bi maiatzaren 31n, larunbatarekin jokatuko dituzte. Egun horretan,  aurreneko saioa 18:30ean izango da eta bigarrena 22:00etan. Gainontzeko egunetako probak hasteko orduak honakoak dira: maiatzak 30, ostirala, 22:00etan, eta ekainak 2, astelehena, 21:00etan.

11 idizalek parte hartuko dute aurtengo Aizarnazabalgo Uztarri Motzeko Idi Proban, iazko edizioan baino bi gehiagok. Tartean, herriko idizalerik ez da izango, bai Errezilgo bi, ordea. Hain zuzen ere: Bixkiaken eta Txokolateren idiak lehiatuko dira Aizarnazabalen.

Idi probatako saioak:

Maiatzak 30, ostirala. 22:00etan hasita.

  • Elorrieta (Laukiz, Bizkaia)
  • Bixkiak (Errezil)
  • Mendigoiti (Eibar, Gipuzkoa)

Maiatzak 31, larunbata. 18:30ean hasita.

  • Etxaide eraikuntzak (Ezkio, Gipuzkoa)
  • Rafa Alegria (Bermeo, Bizkaia)

Maiatzak 31, larunbata. 22:00etan hasita.

  • Asier Alegria (Bermeo)
  • Lopategi (Birle, Mungia, Bizkaia)
  • Igeldo (Ezkio, Gipuzkoa)

Ekainak 2, astelehena. 21:00etan hasita.

  • Txokolate (Errezil)
  • Erkoreka (Laukiz, Bizkaia)
  • Olatzar eraikuntzak (Lezo, Gipuzkoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide