Bihar zortzi hasiko da Euskaraldiaren laugarren aldia, eta maiatzaren 15etik 25era, 11 egunez, gauzatuko da euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ariketa soziala. Parte hartu nahi duten herritarrek, beti bezala, izena eman beharko dute –oraindik bada horretarako aukera–, eta ahobizi edo belarriprest rola aukeratu. Gainontzekoei zein rol aukeratu duten adierazteko, txapa eraman beharko dute paparrean, eta hain zuzen ere, egunotan ariko dira txapak banatzen eskualdeko herrietan.
-
Aia
Kultur Etxeko sarreran har daitezke txapak, eta ostiralean, 16:00etan, mahaia jarriko dute Lardizabal eskolan.
-
Aizarnazabal
Maiatzaren 9an banatuko dituzte txapak, 17:00etatik 18:00etara, udaletxe azpian.
-
Azkoitia
Azkoitiko Euskara Mahaia hilaren 10ean, larunbatean, hasiko da txapak banatzen. Herriko plazan jarriko dute horretarako mahaia, larunbatean, 11:30etik 13:30era bitartean, eta astelehenetik asteazkenera, 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era.
Horrez gain, Euskaraldiaren Gune Ibiltariak geldialdia egingo du bihar, osteguna, Azkoitian. 17:00etatik 20:00etara bitartean, Euskaraldiaren furgoneta eliz atarian izango da egitasmoari lotutako materiala saltzen eta informazioa zabaltzen. Herritarrek izena emateko aukera ere izango dute orduan.
-
Azpeitia
Datozen egunetan lau bider jarriko dute mahaia Azpeitiko plazako arkupeetan, eta Euskaraldian izena emateko zein txapak hartzeko aukera egongo da. Hain zuzen ere, ostiralean 18:00etatik 20:00etara jarriko dute mahaia, astelehenean 16:00etatik 18:00etara, asteartean 10:00etatik 12:00etara eta asteazkenean 17:00etatik 19:00etara.
-
Orio
Euskaraldia hasi aurretik herrian egitasmoaren bueltan egiten diren ekintza guztietan egongo da aukera izena emateko eta txapak jasotzeko, eta baita Kultur Etxean ere, hura irekita dagoen ordutegian. Horrez gain, hilaren 11n, igandez, mahaia jarriko dute plazan, artisauen eta sortzaileen azokan.
-
Zarautz
Zarautzen txapak jasotzeko hainbat puntu finko dituzte, eta horietan guztietan Euskaraldian izena emateko aukera ere badago. Honakoak dira: Aritzbatalde kiroldegia, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 11:30era; Turismo Bulegoan, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara, eta larunbatetan eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; Sanz Enean, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; Zirikaren lokalean, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; Udal Euskategian, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 12:30era; eta AEKn, astelehenetik ostegunera, 10:00etatik 13:00etara.
-
Zestoa
Maiatzaren 5etik 14ra bitartean herritarrek udaleko Euskara sailaren bulegoan jaso ahalko dituzte Euskaraldiko txapak, eta ostiralean, maiatzak 9, udaletxeko arkupeetan mahaia ere jarriko dute 17:00etatik 19:00tara.
-
Zumaia
Bihar, osteguna, Herri Eskolan ariko dira txapak banatzen, 16:30etik aurrera, eta ostiralean, hilaren 9an, 19:30etik aurrera, Aita Mari zineman. Larunbatean, aldiz, Kofradiako plazatxoan jarriko dute mahaia, 11:00etatik 12:30era bitartean. Leku horietan izena emateko aukera ere egongo da. Eta horiez gain, herriko beste leku batzuetan ere jaso ahal izango dira txapak, hala nola, Zumaiako Emakumeon Etxean, AEKren euskaltegian, Lubaki kiroldegian, udaletxean eta Turismo Bulegoan.