Aizarnazabalgo jaietara gerturatzeko gaueko autobus zerbitzua izango da larunbatean

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 6a, 15:32

Samiel txiki jaietako artxiboko irudia.

Gazte eguna ospatuko dute larunbatean Aizarnazabalen, eta Zumaia eta Aizarnazabal, eta Zestoa eta Aizarnazabal arteko gaueko autobus zerbitzua jarri du aldundiak. 

Samiel txiki jaiak ospatuko dituzte ostegunetik aurrera Aizarnazabalen. Jai horien barruan, larunbatean Gazte eguna izango dute herrian, eta inguruko herrietatik joango diren pertsonen joan-etorriak errazteko Lurraldebusen gaueko autobus zerbitzua jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Aizarnazabalgo Udalarekin hala adostuta. 

Zumaia eta Aizarnazabal, eta Zestoa eta Aizarnazabal arteko autobusak izango dira. Zumaiatik, 22:00etan aterako da busa, Patxita Etxezarreta kaleko geralekutik, eta itzulerako zerbitzua Aizarnazabaldik aterako da, Arantzazu Etxetaldea eta Aizanazabal Hirialdea Gunearen arteko bidegurutzeki, gaueko 03:00etan.

Zestoatik, aldiz, busa 22:30ean irtengo da (GI-631 errepidean geldituko da), eta Aizarnazabaldik 03:00etan itzuliko da, Arantzazu Etxetaldea eta Aizanazabal Hirialdea Gunearen arteko bidegurutzetik.

Mari Carmen Arregi Aizarnazabalgo alkatearen ustez, inguruko herrietako bizilagunak Aizarnazabalera gerturatzea erraztuko du gaueko bus zerbitzua ezartzeak. Herriarentzako "onuragarria" da hori. Bestalde, nabarmendu du ingurumena ere babesteko era bat ere badela garraio publikoa erabiltzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide