'Dabilen harriari...' saioko zazpigarren protagonista, Amaia Lasa

Guka Telebista 2025ko api. 30a, 09:00

Dabilen harriari... elkarrizketa saioaren zazpigarren atala atzo iluntzean bota zuen Guka Telebistak, eta gaurtik aurrera ikusgai da Gukaren webgune guztietan. Amaia Lasa getariarra da oraingoan protagonista.

Guka Telebistak atzo eman zuen Dabilen harriari... saioaren zazpigarren atala, Amaia Lasa protagonista zela. Getariarrak bere bizipenak eta garai bateko kontuak berritu zituen kameren aurrean, eta datozen asteetan, eskualdetik falta diren beste lau herrietako beste horrenbeste protagonistak gauza bera egingo dute, dabilen harriari ez baitzaio goroldiorik ateratzen. Atzoko atala hemen duzue ikusgai, oso-osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide