Atzo Euskadiko kick boxing txapelketan parte hartu zuten Aitor Andreu azkoitiarrak eta Ekaitz Isasmendi azpeitiarrak.
Andreuk neoprofesionaletako 72,5 kilo azpikoen K1 modalitatean gerrikoa jokatu zuen, eta irabaztea lortu zuen, bi minutuko lau borrokaldi jokatu ostean.
Isasmendik, berriz, amauterren mailan 71 kilo azpikoetan low kick modalitatean parte hartu zuen. Bi minutuko hiru borrokaldiko finalaurrekoa eta finala jokatu zituen eta biak irabaztea lortu zuen.