Gukak 2025erako bazkidetza kanpaina jarri du martxan. Egungo erronkei aurre egin ahal izateko eta informazioa profesionaltasunez helarazteko, herritarren eta eragileen babesa eta atxikimendua behar-beharrezkoak ditugu. Komunitate zabala eraikitzen jarraitu nahi dugu, gure alea jarri euskararen normalizaziorako bidean eta herrigintza sustatu ahal dugun neurrian. Horretarako, herritarrak lagun, Nik (hik, hark, denok) Guka egiten dugu bazkidetza kanpaina martxan jarri dugu ahalik eta Gukakide gehien lortzeko.
Papera ala digitala aukeran
Bazkidetza papereko edizioari lotua baldin bada, herritarrek aldizkaria jasoko dute etxean. Harpidetza digitala egiten dutenek, aldiz, hilabetekaria modu digitalean irakurtzeko aukera izango dute, webgunean ala Guka aplikazioan.
Gainera, deskontu bereziak ditugu tokiko harpidetza bat baino gehiago egiten dituzten herritarrentzat, horietako bat paperekoa eta bestea digitelakoa den kasuetan. Honako lotura honetan harpidetzei buruzko informazio guztia.
Zarautzen aldizkari digitala
Gukak Zarautzen ez du papereko hilabetekaririk argitaratzen, baina aldizkari digital interaktiboa jarri du martxan: Zarautz Guka. Edukiak irakurtzeko aukera eskaintzeaz gain, ikusteko eta entzuteko abagunea izango dute bazkideek hilero.
Tenerifera bidaia
Zozketan Gukaren bazkide direnek eta maiatzaren 31ra bitartean bazkide egiten direnek parte hartu ahalko dute.
Dagoeneko bazkide direnek zer egin behar dute zozketan parte hartzeko? Beren izen-abizenak, telefono mugikorraren zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea bidali behar dituzte bazkide@ukt.eus helbidera edo Gukaren bezero arretaren zenbakira (607 49 87 25 zenbakira bidali Whatsapp mezua). Oraindik bazkide ez direnentzat, oso erraza da zozketan parte hartzeko dinamika. Honako formulario hau bete eta egin bazkide.
Saria: Tenerifera bi lagunentzako bidaia. Astebeteko egonaldia 4 izarreko hotelean, mantenu erdian eta hegaldien joan-etorria Bilboko aireportutik. Saria 2026ko ekainaren 1ean iraungiko da, eta abenduan, uztailean, abuztuan eta 2026ko Aste Santuan ezingo da gauzatu bidaia. Irakurri zozketaren oinarriak hemen.