Aste Santuko oporraldiari lotuta, haurrentzako saio berria du Gukak: 3, 2, 1 Guka. Eskulanak, errezetak, magia trikimailuak, ipuinak... osagai asko eta oso dibertigarriak denak. Atzo hirugarren atala Guka Telebistan botata, dagoeneko hemen duzue oso-osorik ikusgai.
Datorren asteazkenean ere atal berria botako du Guka Telebistak, 20:00etan; eta ostegun goizetik aurrera, Gukaren webgune guztietan izango da ikusgai.