Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte biharko

Julene Frantzesena

Palestinako genozidioa salatzeko Zestoan egindako elkarretaratze bateko irudia. (Mailo Oiarzabal)

19:00etarako jarri dituzte hitzorduak herri hainbatetan, Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop lelopean. Momentuz, Azpeitian, Azkoitian, Getarian, Orion, Zarautzen, Zumaian eta Zestoan deitu dituzte elkarretaratzeak.

Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu han eta hemen Gernika-Palestina herri ekimenak, eta eskualdean ere izango dira kontzentrazioak bihar, asteartearekin. 19:00etarako jarri dituzte hitzorduak herri hainbatetan, Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop lelopean.

Azpeitian plaza nagusian egingo dute elkarretaratzea, baita Azkoitian, Getarian, Orion eta Zestoan ere. Zarautzen, berriz, Lege Zaharraren enparantzan jarri dute hitzordua, eta Zumaian Saregileen plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide