Bihar, astelehenarekin, hasiko dira nekazaritzako ibilgailuen ikuskapen teknikoak (IAT) egiten Urola Kostan. Eskualdeko herri ia guztietan jarri dituzte hitzorduak datozen egunetarako, hala nola Zumaian, Beizaman, Azkoitian, Zestoan, Getarian, Orion, Aian, Zarautzen, Aizarnzabalen eta Azpeitian.
Bihar hasi eta maiatzaren 15era bitartean eraman beharko dituzte herritarrek ibilgailuak IATa pasatzera. Azterketa guneetako teknikariak eta unitate mugikorra izango dira hitzordu horietan, hain zuzen ere, traktoreei, atoiei eta antzerako ibilgailuei azterketa egiten.
Honako hauek dira hitzorduen lekuak, egunak eta orduak:
- Bihar, astelehena. 09:00etan, Oikiako (Zumaia) Iparragirre baserrian.
- Etzi, asteartea. 09:00etan, Zumaiako Urola plazan, Autos Zumaiaren ondoan.
- Etzi, asteartea. 12:30ean, Beizamako elizaren parean.
- Apirilak 28, astelehena. 09:00etan, Azkoitiko Ugarte industrialdean.
- Maiatzak 5, astelehena. 09:00etan, Iraetako (Zestoa) futbol zelaiaren atarian.
- Maiatzak 5, astelehena. 12:30ean, Zestoako Sansinenea industrialdean.
- Maiatzak 7, asteazkena. 09:00etan, Elkano auzoko (Aia-Zarautz) plazan.
- Maiatzak 12, astelehena. 09:00etan, Orioko arraunketa elkartearen atarian.
- Maiatzak 12, astelehena. 13:00etan, Aiako Eroski eremuan.
- Maiatzak 13, asteartea. 09:00etan, Zarauzko Abendaño auzoan.
- Maiatzak 13, asteartea. 13:00etan, Aizarnazabalgo plazan.
- Maiatzak 14, asteazkena. 09:00etan, Getariako Viveros San Anton parean.
- Maiatzak 15, osteguna. 09:00etan, Loiola auzoko (Azpeitia) tren geltokiaren ondoan.