Udako estropadei begira neurtu ahal izateko, denboraldi-aurreko estropada jokatu da gaur Pasaian. Jardunaldiari 11:00etan eman diote hasiera, eta Orio Arraun Elkarteko arraunlariek beren maila erakutsi dute: mutilen traineruak egin du denborarik onena, nagusitasunez. Bigarren egin duen Zierbena baino hamalau segundo lehenago amaitu ditu lanak. Orioko nesken trainerua, berriz, hirugarren izan da.
Getariarren traineruak zortzigarren egin du, eta haren atzetik hiru segundora helmugaratu da Zarautz Gesalaga Okelaneko mutilen ontzia. Zarauzko neskek ez dute lana ondo borobiltzerik lortu, eta hamaikagarren egin dute. Telmo Deun Arraun Elkarteko neskek, berriz, seigarren egin dute, eta mutilek, hamazazpigarren.