Aizarnako Txikitak merezitako omenaldia jaso du Emakume Pilotarien Jardunaldietan

Aitziber Arzallus 2025ko mar. 30a, 09:57

Azpeitia eta Zestoa artean egin dituzte Emakume Pilotarien Jardunaldiak, bietan ere giro ederrean, eta Gloria Agirre aizarnarrari aitortza egiteko tartea ere hartu dute Zestoan, partida eta partida artean.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) lehen mendeurrena betetzen duela eta, ospakizunen eta ekitaldi berezien urtea izango du aurtengoa, eta horien parte bat eskualdean izan da asteburu honetan. Hain zuzen ere, atzo eta herenegun Emakume Pilotarien Jardunaldiak egin zituzten Azpeitia eta Zestoa artean.

Ostiralean, Rakestistak lehen eta orain dokumentalaren proiekzioarekin ekin zieten jardunaldiei. Azpeitiko Izarraitz frontoia eta Zestoakoa Gurutzeaga pilotako hamaika modalitate bistaratzeko plaza izan ziren. Eguerdi partean, Azpeitiko Azoka Plazan egin zuten indarrak berreskuratzeko moduko bazkaria; eta arratsaldean, partida eta partida artean, une hunkigarria izan zen Zestoako frontoian. Izan ere, Gloria Agirre Aizarnako Txikita omendu zuten. Hain zuzen ere, haren historia kontatzen du Raketistak lehen eta orain dokumentalak.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala, Danbolin eta Guka)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide