Emakumezko bat zendu da gaur goizaldean Zumaia eta Getaria artean, N-634 errepideko 25. kilometroan izan den auto istripu batean. Kopilotua zen hildakoa, eta berarekin zihoan gizonezkoa, gidaria, ere zauritu da jazoeran.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, 06:30 inguruan gertatu da istripua, eta osasun langileak iritsi direnean emakumezkoaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin; gizonezkoa, aldiz, ospitalera eraman dute.
Eremua garbitzen ibili diren bitartean itxita egon da errepidea bi noranzkoetan, baina dagoeneko zabaldu dute bidea.