Udara egokitzeko ordu aldaketa, bihar goizaldean

Andoni Elduaien

Erloju bat (Freepik).

Bihar goizaldeko 02:00ak direnean 03:00etara doitu beharko dira ordulariak. Hala, udako ordutegia sartuko da indarrean urriaren 26ra arte.

Bihar goizaldean udako ordutegia sartuko da indarrean. Erlojuek 02:00ak markatzen dituztenean, 03:00ak izango dira, eta horrenbestez, ordubete gutxiago izango du larunbat gauak.

Urriaren 26an egokitu beharko da berriro ordua oraingora; izan ere, orduan sartuko da berriro neguko ordutegia. Bien bitartean, beranduago argituko du egunak goizean, baina ilundu ere ordubete geroago egingo du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide