Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunari lotuta hainbat ekitaldi antolatu ditu Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak; Beizama, Errezil, Bidania-Goiatz eta Albiztur udalerriak biltzen ditu.
Errezilgo San Martin herri eskolan martxoaren 7an, ostiralean, egingo dituzte ekitaldiak, hala nola horma irudiak, kantuak... egingo dituzte. Gainera, Errezilgo raketisten historia ezagutuko dute.
Martxoaren 8an, larunbatean,13:30ean elkarretaratzea egingo dute Errezilgo goiko plazan. Segidan, bertso bazkaria egingo dute Borondegi jatetxean, 14:00etan hasita. Kantuan Oihana Iguaran eta Nerea Elustondo bertsolariak ariko dira. Dagoeneko txartelak salgai jarri dituzte Errezilgo Borondegin, Beizamako Herriko Ostatuan nahiz Bidania-Goiatzko eta Albizturko ostatuetan. Martxoaren 3ra arte egongo dira txartelak salgai.
Martxoak 8. Egitaraua:
- Martxoak 5, asteazkena. Hetero liburuaz solasaldia Uxua Alberdi idazlearekin. 17:30ean, Bidania-Goiazko liburutegian.
- Martxoak 7, ostirala. Errezilgo eskolan, herriko raketisten historia ezagutuko dute.
Afaria, 20:30ean, Albizturko ostatuan. Afaritarako izena Albizturko udaletxean eman behar da martxoaren 5erako. - Martxoak 8, larunbata. 13:30ean, elkarretaratzea, Errezilgo goiko plazan. 14:00etan, bertso bazkaria, Borondegin.