'Irabazi arte!'-ren denboraldi berria, asteburuan ikusgai eskualdean

Erredakzioa

'Irabazi arte!' telesaileko hainbat aktore.

Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiko lehen atala emango dute asteburu honetan Arroabean, Azkoitian, Beizaman, Zestoan, Zarautzen eta Zumaian.

Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiko lehen atala otsailaren 21ean estreinatuko dute ETB1en eta eitb.eus atarian. Aurretik, asteburu honetan bertan, eskualdeko hainbat herritako aretoetan ere emango dute.

Zarauzko Modelon bihar eta etzi izango dira saioak, 16:45ean; Azkoitiko Baztartxon, igandean, 17:00etan; Zumaiako Aita Marin, igandean baita ere, 17:00etan; Arroabean gaur, 17:00etan, Eskola Zaharrean; Zestoan, igandean, 17:00etan, Kultur Etxean; eta Beizaman, gaur, 19:30ean, Ostatu Zaharrean.

Doako sarrera izango dute emanaldiek, baina leku batzuetan gonbidapenak agortuta daude dagoeneko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide