Gizonezko bat atxilotu dute Getarian, emakume baten aurkako sexu erasoa egotzita

Mireia Galarza Bastida 2024ko abe. 31a, 13:33

Ertzaintzak azaldu duenez, biktima astero joaten zen ustezko erasotzaileak Zarautzen zuen terapia naturaleko kontsultara, eta ikertzen ari dira, beraz, kasuarekin lotutako biktima gehiago egon daitezkeen.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Getariako etxebizitza batean, emakume baten aurkako sexu erasoa egotzita. Ostiralean atxilotu zuten, emakumeak salaketa jarri ostean. 51 urteko gizona Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten zegozkion polizia izapideak egitera, eta horiek amaituta, atxilotua atzo jarri zuten epailearen eskuetan. Dena dela, hori eta gero, aske geratu zen gizona. 

Erakundeak azaldu duenez, biktima astero joaten zen ustezko erasotzaileak Zarautzen zuen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da, beraz, kasuarekin lotutako biktima gehiago egon daitezkeen. Alde horretatik, balizko kaltetuen laguntza eskatu dute. Gainera, Ertzaintza ikertzen ari da ustezko erasotzailea biktimaren zaurgarritasun egoeraz baliatu ote zen erasoa egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide