Bada zer saiaren laugarren atala atzo iluntzean telebistan botata, gaurtik aurrera ikusgai da taldearen webgune guztietan. Zentzumenen inguruko erreportaje sorta da Bada zer, eta saio bakoitzean zentzumen bat landuko dute bi protagonistaren eskutik.
Laugarren saioan usaimena da jorratu duten zentzumena. Horretarako, aroma hartu dute abiapuntu, eta horrek lotu ditu bi protagonistak: Ibon Uranga sukaldaria eta Aiora Urbieta sendabelarretan aditua.
Hurrengo atala, bi ostegun barru botako dute Guka Telebistan, 22:00etan; eta hurrengo egunetik aurrera ikusgai izango da Gukaren webgune guztietan.