Euskararen Naziarteko Eguna festa giroan joan da eskualdeko eskola guztietan, baina gure hizkuntzaren aldeko aldarriek ere izan dute lekurik egin dituzten askotariko jardueretan. Goizean goizetik musikarik eta dantzarik ez da falta izan, jolasak eta eskulanak ere egin dituzte eta Azkoitian zein Getarian, esaterako, herriko plazara atera dira festa giroan, horretarako eguraldirik aproposena egin ez duen arren.