Skaregekasko taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Intxaurrondoko kultur etxean, Donostiako Revolution JamRock jaialdiaren barruan. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragarri daude Donostia Kulturaren atari digitalean.
Orain dela hilabete kaleratu zuten beren lehenengo EP-a, Zakur andaluza. Guztira bost abestik osatzen dute bilduma, eta taldearen izenak aditzera ematen duen moduan, ska eta reggae doinuak jorratzen ditu.
Taldea guztira hamar gaztek osatzen dute, eta tartean daude eskualdeko sei: Julen Goenaga, Libe Goenaga eta Eneko Miralles getariarrak, Ander Garaiar zarauztarra, Aitor Aristi zumaiarra, eta Joannes Alberdi azkoitiarrak; Lara Artola eta Eneko Urkiaga lekeitiarrak, Olatz Cuevas donostiarra eta Markel Garcia astrabuduarra dira gainerako kideak. Iazko urteko apirilean eskaini zuten lehenengo kontzertua, Getarian. Bertan Potato, The Skatalites eta Fermin Muguruza musikarien bertsioak abestu zituzten, besteak beste.