Euskal Herriko Unibertsitateko errektoretzarako hauteskundeak egin zituzten atzo, eta Joxerramon Bengoetxeak lortu ditu boto gehien. Eva Ferreira orain arte errektore izandakoa zen bozetako bigarren hautagaia, eta haren taldean ziren Fernando Tapia (Azkoitia, 1969) eta Agustin Erkizia (Aizarnazabal, 1963). Azkoitiarra azken hiru urteetan Ikasleen eta Enplegagarritasun arloko errektoreordea izan da azkoitiarra, eta Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. Biak, gainera, postu berberetarako hautagaiak ziren azken hauteskundeetan; orain, kargu hori utzi beharko dute.