Maratoi proba jokatuko dute igande goizean Donostian. Horrek eragina izango du Lurraldebusen UK09 (Zumaia-Donostia errepidez) eta UK11 (Zumaia-Donostiako ospitaleak AP8 bidez) lineatan. Hala, hiriko sarrera eta irteeratan izango dira aldaketak, eta geraleku batzuk kenduko dituzte probak 8:00etatik 14:00ak arte.
Honakoak izango dira aldaketak:
UK09 – Donostiako sarrerak
Zumaiatik 7:30, 8:30, 9:30, 10:30, 11:30 eta 12:30ean datozenak zuzenean autobus geltokira joango dira. Kenduko diren geralekuak Errotaburu, Lorea, Unibertsitatea, Magisteritza, Zumalakarregi, Zubieta Plaza eta Askatasunaren Etorbidea 3 izango dira.
UK09 – Donostiatik irteerak
Donostiatik ateratzen direnak 8:00, 9:00, 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00etan, Federico Garcia Lorcako geralekutik (Autobus Geltokia) irtengo dira. Kenduko diren geralekuak Askatasunaren etorbidea 34, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak eta Lorea izango dira.
UK11 - Donostiako sarrerak
Zumaiatik 9:00, 11:00 eta 13:00etan ateratzen direnak Federico Garcia Lorca kalean amaituko dira. Kenduko diren geralekuak Askatasunaren Hiribidea 34 eta Antso Jakituna izango dira.
UK11 – Donostiako irteerak
Donostiatik 10:00etako irteera Federico Garcia Lorcatik egingo dira. Kendutako geralekuak: Askatasunaren etorbidea 34, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak eta Lorea izango dira.