Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala, irudietan

Ane Olaizola 2024ko aza. 17a, 17:00

Hasieratik amaierara emozioa izan da nagusi gaur Azkoitian jokatu duten Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finalean. Lehia oso estua izan da Julen Alberdi Txikia IV.a, Eneko Otaño eta Mikel Larrañagaren artean, eta saio osoan parean izan dira hirurak. Azkenean, azpeitiarrak irabazi du finala, eta Txikiari aizkorakada bakar batengatik ihes egin dio lehen mailara igotzeko txartelak.

Emozioz betetako Euskadiko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatu dute gaur Azkoitiko Gurea frontoian. Finaleko hiru faboritoak, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra, Eneko Otaño beizamarra eta Mikel Larrañaga azpeitiarra, ia parean joan dira hasieratik azken enborrera arte, baina azkenean azpeitiarra izan da txapelduna, eta Otañok bigarren postua eskuratu du; segundo bat, aizkorakada bakar bat, behar izan du Alberdik lanak bukatzeko, eta kolpe baten faltan, azkoitiarrari ihes egin dio lehen mailarako txartelak; horrenbestez, Larrañaga eta Otaño lehenengo mailan lehiatuko dira hurrengo denboraldian, eta azkoitiarrak beste sasoi bat igaroko du bigarrenean.

Hemen ikus daitezke finalak utzi dituen irudiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide