Bada zer ikusi: koloreak

Guka Telebista 2024ko aza. 15a, 09:00

Bada zer erreportaje sortaren lehen saioan, ikusmena da jorratu duten zentzumena. Horretarako, koloreak hartu dituzte abiapuntu, eta horrek lotu ditu bi protagonistak: Maider Leturiaga zarauztarra eta Josu Badiola azpeitiarra. Leturiagarentzat, lanerako ezinbesteko tresna dira koloreak; Badiola, berriz, daltonikoa da.

Bada zer Gukaren saio berria da. Lehen atala atzo iluntzean telebistan enstreinatuta, gaurtik aurrera ikusgai da taldearen webgune guztietan. Zentzumenen inguruko erreportaje sorta da Bada zer, eta saio bakoitzean zentzumen bat landuko dute bi protagonistaren eskutik.

Lehen saioan ikusmena da jorratu duten zentzumena. Horretarako, koloreak hartu dituzte abiapuntu, eta horrek lotu ditu bi protagonistak: Maider Leturiaga zarauztarra eta Josu Badiola azpeitiarra izango dira protagonistak. Leturiagarentzat, lanerako ezinbesteko tresna dira koloreak; Badiola, berriz, daltonikoa da.

Hurrengo atala, bi ostegun barru botako dute Guka Telebistan, 22:00etan; eta hurrengo egunetik aurrera ikusgai izango da Gukaren webgune guztietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide