Ikusgai jarri dute ISBren 'Hiru, hiru' dokumentala

Julene Frantzesena

Iraurgi saskibaloi taldearen 50 urteko ibilbidea jasotzen duen lana YouTuben dago ikusgai. Txetxu Urbietak zuzendu du ikus-entzunezkoa, eta era batera edo bestera mende erdian klubeko kide izan diren lagunen testigantzak dira lanaren oinarria.

Iraurgi saskibaloi taldearen 50 urteko ibilbidea jasotzen duen Hiru, hiru dokumentala ikusgai jarri dute YouTuben. Ekainean jendaurrean estreinatu eta joan zen asteburuan ETB4n eman ostean, Interneten jarri dute ikusgai ikus-entzunezkoa.

1974an sortu zen Azpeitiko eta Azkoitiko saskibaloi taldearen ibilbidea laburbiltzen du Txetxu Urbieta kazetariak zuzendutako lanak. Besteren artean, ISBk mende erdian egindako balentriak-eta jaso dituzte 47 minutuko lanean, era batera edo bestera klubeko kide izan diren lagunen testigantzetan oinarrituta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide