Azkoitia eta Urretxu arteko errepideko lanek bihartik aurrera eragina izango dute trafikoan

Aitziber Arzallus 2024ko aza. 5a, 15:24

Azkoititik Urretxura doan GI-631 errepidea. (Guka)

Obretarako seinaleak zimentatzen hasiko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, lan horiek eragina izango dute trafikoan. Lanek erreietako bati eragingo diote, eta autoek txandaka pasatzeko aukera izango dute. Hori guztia seinaleen bidez arautuko dute, eta ez dute aurreikusten auto ilara handirik sortzerik. 

Bihar, asteazkena, hasiko dira Azkoititik Urretxura doan GI-631 errepidearen bigarren faseko lanekin; hain zuzen ere, obretarako seinaleak zimentatzen hasiko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, lan horiek eragina izango dute trafikoan. Egunez egingo dituzte lanak, eta "eragin puntualak" aurreikusten dituzte. Erreietako bati eragingo diotela aurreratu dute, eta autoek txandaka pasatzeko aukera izango dutela. Hori guztia seinaleen bidez arautuko dute eta ez dute aurreikusten auto ilara handirik sortzerik. 

Informazio kanalak, erabilgarri

Lehen egunetako prestaketa lanen ondoren, aurreikuspenen arabera, trafikoari eragingo dieten aurreneko neurriak azaroaren 11ko astean hartuko dituzte. Edozein kasutan, errepidearen erabateko itxiera aldez aurretik jakinaraziko dute Whatsapp eta Telegram kanalen bidez. Informazio hori jaso nahi dutenek GI-631 Obra kanala bilatu eta harpidetzea besterik ez dute izango. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide