Errezildarrak nagusi Aiako idi probetan

Aitziber Arzallus 2024ko aza. 5a, 12:44

Ostiralean hasi eta atzora arte, hiru jardunalditan jokatu dituzte XXIX. Kintopeko Idi Txapelketak. Errezilgo Bixkien idi parearentzat izan da txapela, Errezilgo Belamendiren parea gelditu da bigarren eta Azpeitiko Olalderena hirugarren.

Ostiral gauean hasi eta atzora bitartean, hiru jardunalditan jokatu dituzte XXIX. Kintopeko Idi Txapelketak. Bederatzi idi parek parte hartu dute denera, jardunaldi bakoitzean hiruk, eta Errezilgo bi idi pare izan dira onenak. Bixkien parea izan da irabazlea, 50 plaza eta 2,47 metro eginda; Belamendirena gelditu da azpi txapeldun, 48 plaza eta 2,27 metro eginda; eta hirugarren lekuan Urrestillako Olalderen parea gelditu da, 40 plaza eginda.

Hona hemen sailkapen osoa:

  1. Bixkiak (Errezil): 50 plazan eta 2,47 metro.
  2. Belamendi (Errezil): 40 plaza.
  3. Olalde (Urrestilla, Azpeitia): 46 plaza, 4 zinta eta 1,78 metro.
  4. Olatzar (Lezo): 45 plaza.
  5. Oliden (Orio): 40 plaza.
  6. Zornotza anaiak (Zalla): 37 plaza, 7 zinta eta 2,16 metro.
  7. Igeldo (Ezkio): 35 plaza.
  8. Billabaso elkartea (Jatabe): 18 plaza, zinta 1 eta 0,50 metro.
  9. Lopategi (Bilela): 18 plaza.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide