Urola Kostako zenbait herritan indarra hartzen ari da Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatzeko joera. Eta Halloween anglosaxoiari aurre egiteko eta toki gehienetan galduta ziren Santu Guztien bezperako euskal usadioak berreskuratzeko ahalegina fruituak ematen ari dela dirudi, atzokoan ehunka izan baitziren mozorro beldurgarriak soinean kalera atera ziren herritarrak, gaztetxoak gehienak, baina baita helduak ere. Aian, Aizarnazabalen, Orion, Zestoan eta Zarautzen ospatu zuten Arimen Gaua edo Gau Beltza.