Orroagako arroketan pilatutako hondakin bilketa egingo dute bihar Surfrider fundazioko kideek bihar goizean. Urtean lau aldiz egiten dute monitorizazio lan hau (urtarrilan, apirilan, uztailan eta urrian) eta hilabete honi dagokiona egingo dute bihar, itsasbeherarekin batera. Printzipioz, elkarteko kide beraiek egingo dute bilketa, baina boluntarioek izango dute parte hartzeko aukera. Horretarako, formulario hau bete beharko dute.
Behin hondakinak jasota, Ospar izeneko protokoloa erabiliko dute jasotako objektuak karakterizatzeko. Ipar Atlantiko guztian erabiltzen den protokoloa da hau, eta hari jarraituaz sailkatuko dituzte arroketatik ateratako objektuak. Behin sailkatze lanak eginda, informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ministerioarekin eta Ingurumeneko Europako Agentziarekin partekatuko dute.