Ibai Angulok irabazi du Euskal Herriko Trail Kopa

Nerea Uranga 2024ko urr. 21a, 12:11

Ibai Angulo Euskal Herria Trail Koparen podiumean. (EMF)

Ibai Angulok junior mailako txapelketa irabazi du eta Peio Ziarsolok gazteen mailan bigarren egin du. Euskal Herriko Trail Kopako azken proba larunbatean jokatu zuten Nafarroan.

Larunbatean Basajaun trail mendi lasterketa jokatu zuten Lokizen (Nafarroa). Proba hori Euskal Herriko Mendi Federazioak antolatutako Euskal Herriko Trail Koparen azkena izan zen, eta han egindako emaitzak kontuan hartuta erabaki ziren koparen irabazleak. Ibai Angulo urrestildarrak juniorretan bigarren egin zuen Basajaun trailean, eta ondorioz, Euskal Herriko Kopan txapelduna izan da.

Peio Ziarsolo Euskal Herria Trail Koparen gazteen mailako podiumeko bigarren postuan. (EMF)

Peio Ziarsolo errezildarra eta Lagun Onak Mendi Bazkunako kideak, berriz, zazpigarren postua egin zuen Basajaun traileko gazteen sailkapenean, kopan gazteetan bigarren gelditu zen, podiuma eginez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide