1. Aurre obulazioa
Energia gehien aurre obulazioan dute emakumeek; estrogeno kopurua igotzen da, eta oso aktibo sentitu ohi dira. Bizitasun handiagoa dute, independenteago sentitzen dira, norbere buruarekin gehiago pentsatzen dute, eta emozionalki indartsuago daude.
Urtaroa: udaberria
Arketipoa: haurra
2. Obulazioa
Energia izugarri dute emakumeek; izan ere, hormona kopuruak gora egiten du, obulazioa gertatzeko. Igoera horretan, erakargarriak, boteretsuak... sentitzen dira. Aurre obulazioan independenteago sentitzen dira emakumeak, baina fase honetan, besteengan pentsatzen hasten dira, zainketarako gogoa sartzen zaie.
Urtaroa: uda
Arketipoa: ama
3. Aurre hilerokoa
Fase honetan, haurdunaldi baterako prestatzen da gorputza. Horregatik, erritmoa jaisten hasten da; umorea, energia... Emakumeak ez daude hain kanpora begira, norbere barrura begiratzen hasten dira; ez daude beste faseetan bezain aktibo. Sorkuntzarako energia handia dute.
Urtaroa: udazkena
Arketipoa: sorgina
4. Hilerokoa
Hilerokoa "erditze txiki bat bezala" da. Fase honetan, barrura begira daude emakumeak. Atseden hartzeko garaia da; ziklo guztian bizi izandakoari pausatzen uzteko eta hausnartzeko aldia, ekintzarik ez gauzatzekoa. Zikloan zehar
bizitako gauza batzuei hiltzen uzten zaie, eta ez bakarrik ugalkortasunaren ikuspegitik; ideiei, proiektuei... joaten uzten zaie.
Urtaroa: negua
Arketipoa: amona