Zozketa

O Sister! taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Gukak

Erredakzioa 2024ko ira. 30a, 13:14

Emanaldia ostiralean izango da 22:00etan, Sanagustin kulturgunean, eta Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukak bazkideen artean.

O Sister! taldeak swing eta jazz doinu klasikoz jositako emanaldi dantzagarria eskainiko du ostiralean, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 53 da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide