Omenaldia jaso dute Realeko emakumeen aurreneko taldea osatu zuten kideek

Julene Frantzesena 2024ko ira. 30a, 12:07

Realeko aurreneko taldeko jokalariak atzo. (Reala)

Eskualdeko hainbat futbolarik osatu zuten Realeko talde aitzindari hura, eta atzoko omenaldian izan ziren haietako ia gehienak. Zubietan jaso zuten aitortza, Realeko emakumeek Levante Badalonaren aurka jokatu zuten partidaren atarian.

Realeko emakumeen aurreneko taldea sortu zutela 20 urte bete direla eta, atzo omenaldia jaso zuten talde hura osatu zuten kideek. Zubietan jaso zuten aitortza, Realeko emakumeek Levante Badalonaren aurka jokatu zuten partidaren atarian –etxeko taldeak 2 eta 1 irabazi zuen–.

Eskualdeko hainbat futbolarik osatu zuten Realeko talde aitzindari hura, eta atzoko omenaldian izan ziren haietako gehienak. Talde txuri-urdinaren aurreneko taldeko kide izan ziren Olatz Yeregi atezain azpeitiarra, Nahikari Etxaniz atzelari azkoitiarra, Naroa Epelde atzelari azkoitiarra, Estitxu Iturralde erdilari azkoitiarra, Ainhoa Mateos atzelari oriotarra, Laura Gomez atzelari zarauztarra, Oihana Galdona atzelari zarauztarra eta Maite Lizaso erdilari zarauztarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide