Martxan dira Gukakide txokoko zozketak

Erredakzioa 2024ko ira. 24a, 17:18

Bazkideek osteguneko 12:00ak arte parte har dezakete ikuskizunerako sarreren zozketan, eta urriaren 3ko 12:00ak arte, berriz, kontzerturako sarreren zozketan.

Uda ondorenarekin batera, Gukak martxan jarri ditu Gukakide txokoko zozketak. Zozketetan bazkideek bakarrik parte har dezakete. Bazkide egin nahi duenak, berriz, badu horretarako aukera.

Honako hauek dira unean abian dauden zozketak:

  • Olaiaren lorategia ikuskizunerako bi sarrera bikoitz. Parte hartu nahi duenak, hemen egin dezake.
  • O Sister! taldearen kontzerturako bi sarrera bikoitz. Parte hartu nahi duenak, hemen. egin dezake.

Bazkideek osteguneko 12:00ak arte parte har dezakete ikuskizunerako sarreren zozketan, eta urriaren 3ko 12:00ak arte, berriz, kontzerturako sarreren zozketan.

Zorte on!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide