'Burrundaie' dokumentala aurkeztuko dute urriaren 19an Sanagustinen

Iraia Oteiza

Josemari Unanue, 'Burrundaie' dokumentalaren egilea. (Iraia Oteiza)

Dokumentalaren proiekzioaz gain, Avion, Gallardos Revisted eta Jotakie taldeen kontzertuak ere izango dira. Sarrerak Kulturazen webgunean eskura daitezke, 10 euroren truke.

Josemari Unanue Azkoitiko bizilagunak 70eko eta 80ko hamarkadetan Azkoitian eta Azpeitian izan zen rock panorama bildu du dokumental batean. Burrundaie. Relatos del primer rock del Urola izena jarri dio lanari, eta Jotakie, Direccion Obligatoria eta Os Gallardos taldeen historia zein ibilbidea izan ditu kontagai.

Hain zuzen, dokumental hori eskainiko dute estreinekoz Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Proiekzioaren ondoren, gainera, Avion, Gallardos Revisted eta Jotakie taldeek zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte.

Sarrerak jada eskuragarri daude Kulturazen webgunean, 10 euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide