Gaur zabaldu dute EPA-HHI Helduen Hezkuntza Iraunkorrean izena emateko epea

Onintza Lete Arrieta

EPA-HHIko eskola bat. (Maialen Mujika)

Hilaren 13ra arte eman ahal izango da izena helduentzako ikastaroak eskaintzen dituzten Azkoitiko, Azpeitiko eta Zarauzko egoitzetan. Alfabetatzeko, DBHko titulua eskuratzeko, eta hizkuntzak –euskara, gaztelania eta ingelesa– ikasteko eskolak daude aukeran. Zarauzko egoitzan, aurrekoez gain informatikako ikastaroa ere emango dute.

Gaurtik irailaren 13ra EPA-HHI Helduen Hezkuntza Iraunkorreko zentroetan izena emateko aukera dute Urola Kosta eskualdeko herritarrek. Izena egoitzan bertan eman daiteke 10:00etatik 13:00etara, edo telefonoz.

Eskaintzari dagokionez, honako ikastaroak eskainiko dituzte: alfabetatzeko, DBHko titulua eskuratzeko eta hizkuntzak– gaztelania, euskara eta ingelesa– ikasteko eskolak; eta, Zarautzen, informatikako ikastaroa ere bai.

Hauek dira eskualdeko hiru egoitzetako helbideak eta telefono zenbakiak:

  • Azkoitia: Bizenta Mogel, 6. Telefono zenbakia: 943-85 03 99.
  • Azpeitia: San Martin Estrata. Telefono zenbakia: 943-81 22 03.
  • Zarautz: Pagoeta kalea, 2. Telefono zenbakia: 943-13 00 13.

Erlazionatuak

Helduaroan, ikastea aukeran

Nerea Uranga 2024 mai 08 Urola kosta

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide