Jolasak eta karrikotxe jaitsiera izan dituzte Oikian, Umeen Egunean

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 27a, 08:00

Umeen Eguna ospatu zuten atzo Oikian, San Bartolome jaien barruan. Festei bihar emango diote amaieran, San Agustin Egunarekin. 

Ostiraletik festa giroan murgilduta egon ondoren, gaur atseden eguna izango dute Oikian. Atzo, umeak izan ziren protagonista, beraientzako prestatutako ekitaldiak izan zituztelako. Jolasak, karrikotxe jaitsiera edo puzgarriak izan zituzten egunean zehar, besteak beste.

Gaurko atsedenaldiaren ondoren, bihar ospatuko dute aurtengo jaietako azken eguna. San Agustin Eguna izango dute gaur Oikian, egitarau honekin:

  • 11:00. Meza.
  • Jarraian, herritarren arteko herri kirolak.
  • 14:30. Paella jana.
  • Bazkalondoren, bingoa.
  • Arratsaldean, Auxtin potin.
  • 23:00. Erromera Izer eta Alabierrekin.
  • Gauerdian. Txin-txin herrikoia.

Argazkiak: Sara Utrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide