Datorren ostiralean hasi eta hurrengo asteazkenera bitartean ospatuko dituzte San Bartolome jaiak Oikian. Egun horietan inguruko herrietako bizilagunak Oikiara gerturatuko direla-eta, Lurraldebusek autobus zerbitzua indartuko du ostiralean, larunbatean eta igandean.
Ostiralean, hilaren 23an, ordu hauetan aterak dira autobusak Zumaiatik, Patxita Etxezarreta kaleko geltokitik: 7:25ean, 8:10ean, 11:00etan, 12:35ean, 14:25ean, 15.25ean, 17:10ean, 18:10ean eta 20:10ean. Oikian geldialdiak errepidean egingo ditu, hau da, autobusak ez dira herrigunera sartuko.
Bueltako autobusak Oikiatik 7:45ean, 9:15ean, 13:15ean, 14:45ean, 15:45ean, 17:35ean, 19:15ean eta 21:00etan aterako dira.
Larunbatean eta igandean, hilaren 24an eta 25ean, autobusak Zumaiatik 8:10ean, 10:00etan, 11:30ean, 12:35ean, 17:10ean eta 21:35ean aterako dira. Itzulerakoak Oikitik 9:15ean, 13:15ean, 14:30ean, 17:35ean eta 21:00etan aterako dira.
Gaueko autobusa larunbatetik iganderako gauean
Aurreko urteetan egin bezala, eta Oikiako Mantzior Jai Batzordearekin adostuta, gaueko autobus bat izango da larunbatetik igandera gauean. Gaueko 4:00tan aterako da autobusa Oikiatik Zumaia aldera.