San Bartolome jaiak ospatuko dituzte Oikian ostiraletik aurrera

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 20a, 09:00

Festa giroan murgilduko dira Oikian abuztuaren 23tik 28ra bitartean.

Datorren ostiralean hasi eta hurrengo asteazkenera bitartean festa giroan murgilduko dira oikiarrak. Izan ere, abuztuaren 23an hasita San Bartolome jaiak ospatuko dituzte Oikian. Bertako jai batzordeak prestatu du dagoeneko aurtengo sanbartolomeetako egitaraua.

Abuztuak 23, ostirala
  • 11:00. Tortilla lehiaketa.
  • Goizean zehar. II. Artisau Azoka.
  • 12:00. Festei hasiera emateko txupinazoa.
  • 17:30. Asto probak: Peio/Artabilla/Muniosoro.
  • 21:30. Herri afaria.
  • Ondoren, erromeria Laja eta Lutxurdiorekin.
Abuztuak 24, larunbata: San Bartolome Eguna
  • Ohiturari jarraiki, baserriz baserri eta etxez etxe ibiliko dira bertako gazteak.
  • 11:00. Meza.
  • Ondoren, bertso poteoa Andoni Egaña eta Oihana Iguaranekin.
  • 17:30. Bertako baserrietako sagardoen dastaketa.
  • Arratsaldean, Joselontxo's txaranga.
  • 22:30. Erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin.
  • Ondoren, DJ Patx goizaldera arte.
Abuztuak 25, igandea
  • Goizean zehar, 'Gure boza'.
  • 12:00. Herriko edadetuei omenaldia.
  • Jarraian, pilota partida: Egiguren-Albeniz vs Aranbarri-Altuna.
  • 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
  • 17:30. Herri kirol jaialdia: aizkoran, Mujika, Corchero, Mugertza, Ezpeleta; harri jasotzen: Udane Ostolaza.
  • Ondoren, idi probak: Bixkiak/Igeldo.
  • 22:30. Erromeria Astiasaran II.a eta Andonegi trikitilarien eskutik.
Abuztuak 26, astelehena: Umeen eguna.
  • 10:00. Aurpegi pintaketa eta tatuajeak.
  • Jarraian, ume jolasak.
  • 13:00. XVI. Karrikotxe jaitsiera.
  • 16:00. Atracciones Sanzen eskutik, puzgarriak.
  • 21:00. disko-festa eta II. Zokormazo afaria.
Abuztuak 28, asteazkena: San Agustin Eguna.
  • 11:00. Meza.
  • Jarraian, herritarren arteko herri kirolak.
  • 14:30. Paella jana.
  • Bazkalondoren, bingoa.
  • Arratsaldean, Auxtin potin.
  • 23:00. Erromera Izer eta Alabierrekin.
  • Gauerdian. Txin-txin herrikoia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide