Imanol Arizmendik eta Haimar Zubeldiak Tour Val d'Aran proba irabazi dute

Nerea Uranga

Imanol Arizmendi eta Haimar Zubeldia saria jasotzen.

Aran ibarreko 150 kilometroko txirrindularitza lasterketako helmugara biak batera eta aurrenak iritsi dira.

Imanol Arizmendik eta Haimar Zubeldiak Vielha Cycling Tour Val d’ Aran (Aran ibarra, Okzitania) txirrindularitza proba irabazi dute. 150,7 kilometro eta 3.739 desnibel positiboko proban izan dira txapeldunak. Bost ordu eta sei minutu behar izan dituzte bi txirrindulariek lasterketa bukatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide