Itxita egongo da AP-8ko Arroako sarbidea ostegun eta ostiral goizaldean ordubetez, Donostiarako noranzkoan

Intza Trula 2024ko uzt. 15a, 15:30

Artxiboko irudian, Zumaiako AP-8 autobideko bidesaria.

Seinaleztapen banderolak berritu behar dituzte; ondorioz, Arroatik Zarautzera arteko autobide zatia itxita egongo da 02:30etik 03:30era. Irteera, aldiz, zabalik egongo da.

AP-8ko Arroako sarbidea ez da erabilgarri egongo ostegunean eta ostiralean 02:30etik 03:30era bitartean, Donostiarako noranzkoan. Zestoa-Zumaia lotunearen sarreratik Zarauzko bidesariraino doan zatia egongo da itxita, seinaleztapen banderola berriak jarri behar dituztelako. Dena den, lotunearen irteera zabalik egongo da, baita Bilborako noranzkoa ere.

Hori hala, lanek irauten duten bitartean ibilgailuek N-634 errepidetik joan beharko dute Zarauzko lotuneraino.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide