Bizkaiko unibertsitateetara joateko garraio zerbitzuaren inguruko informazioa emateko bilera irekia deitu du Ziztu unibertsitate elkarteak uztailaren 18rako, ostegunerako. 18:30ean izango da bilera, Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuko aretoan.
Zumaiatik, Zestoatik, Azpeititik, Azkoititik eta Elgoibartik (Usatorre) Bilboko eta Leioako unibertsitateetara autobusez joan nahiko luketen ikasleentzako eta langileentzako bilera informatiboa izango da, Ziztu elkarteak adierazi duenez. "Bilera horretan azalduko ditugu besteak beste, garraio zerbitzuaren egutegia, ordutegia, kide bihurtzeko modua eta aurreikusten diren kuotak".
Ziztu elkartearekin harremanetan jarri nahi dutenek ziztu.elkartea@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete.