San Pedro jaiak 2024 Urola Kosta

Bihartik sanpedroak, han eta hemen

Ian Ruiz Lizaso 2024ko eka. 27a, 11:00

San Pedroetako jaiak. (GUKA)

Bailarako zenbait herri eta auzotan ospatuko dituzte uda hasierako festak. Leku guztietan bihar hasiko diren arren, igandea izango da jaietako egun handia.

San Joan eta sanpelaioetako festak igaro ondoren, San Pedroen txanda iritsi da. Urola Kostako hainbat herri eta auzoetan ospatuko dira: Aiako Andatza auzoan, Beizaman, Aia-Zarautz herrietako Elkano auzoan, Orion eta Zumaian. Ekitaldi ugari antolatu dituzte hurrengo egunetarako. Horregatik, herritarrak udako festa giroez gozatzeko aukera bikaina izango dutela espero da. 

Hemen ikus daitezke herri edo auzo bakoitzak antolatutako egitarauak:

ANDATZA (AIA)

Bihar, ostirala

11:00. Ume jolasak.

16:30. Oilasko biltzea auzoko trikitilariekin.

17:00. Puzgarriak.

Arratsaldean, merienda.

22:00. Erromeria, Laja eta Lutxurdiorekin.

Etzi, larunbata

10:30. Meza nagusia.

Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa.

12:30. Herri kirolak: Jakes Iruretagoiena eta Jon Zaldua aizkolariak eta bertako gazteak.

14:30. Jubilatuen bazkaria.

Arratsaldean, bingoa.

21:30. Afaria.

00:00. Olber DJa.

Ekainak 30, igandea

10:30. Meza nagusia.

Jarraian, Herriko Pilota Txapelketa.

17:30. Emakumeen Gipuzkoako Harri Txiki Txapelketa.

Jarraian, sagardo dastaketa, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuta.

22:00. Erromeria, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin.

00:00. Traka zaratatsua.

BEIZAMA

Bihar, ostirala

13:00. Txupinazoa eta pregoia.

13:10. Iago magoa.

14:00. Jubilatuen bazkaria.

17:00. Umeentzako jolasak.

19:00. Patata tortilla lehiaketa.

Ondoren, afari merienda.

Gauean, musika, Kantujira taldekoekin.

Etzi, larunbata

10:00. Mendi irteera.

12:00. Meza.

17:00. Karta jokoen finalaurrekoak eta finalak.

21:00. Herri afaria.

Ondoren, Ander DJa.

Egun osoan zehar, trikitilariak.

Ekainak 30, igandea

10:15. Meza.

11:00. Artisau azoka.

11:00. Gaztetxoen pilota partidak.

18:30. Aizkora desafioa: Eneko Otaño vs Mikel Larrañaga. Karmele Gisasola vs Nerea Arruti

20:30. Afaria.

Ondoren, su festa.

Egun osoan zehar, trikitilariak.

ELKANO (AIA-ZARAUTZ)

Bihar, ostirala

17:00. Suziri eta kanpaiak.

17:30. Ume jolasak. Gero, Alain Zulaika mago ibiltaria.

20:00. Parrillada, frontoian.

Gero, Olber DJa auzoan.

Etzi, larunbata

08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.

11:00. Meza nagusia.

Gero, tortilla lehiaketa eta pintxo banaketa, Amets eta Oihane Etxaide trikitilariak eta pilota partida: Eizmendi eta Ostolaza Arriteren eta Ziotzaren aurka.

21:00.  Auzo afaria eta erromeria, Ostolaza eta Larrañagarekin.

Ekainak 30, igandea

11:00. Ospakizuna, elizan.

Gero, Gipuzkoako Kintopeko Harri jasotze Txapelketa: Jon Agirre, Imanol Royo Lartain eta Aratz Zubeldia.

18:00. Idi demak Etxetxo, Matxain eta Etxaber Palaziorekin.

20:00. Erromeria, Laja eta Narbaizarekin.

ORIO

Bihar, ostirala

10:30-12:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.

14:30. 16 urte artekoen 3x3 futbol txapelketa, Mendibeltzen, Zaragueta herri eskolak antolatuta.

18:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak Danbolin musika eskolako txistulariekin, Vilafranca del Penedes herriko Drac eta Aliga figurekin eta Hernaniko dultzaina jotzaileekin.

19:00. Pala txapelketaren finala, frontoian.

20:00. Festen hasierako txupinazoa eta txosnen irekiera.

20:15. Yogurina Borovaren emanaldia, plazan.

23:00. Erromeria eta festa: Haizea Arrosa eta Eromena DJa.

Etzi, larunbata

06:00. Gaupaseroen argazkia, eskaileretan.

11:00. Talai Mendiren 75. urteurrenaren barruan: slackline ikuskizuna, udaletxetik Frantses fabrikara. Haur eta gazteentzat errio gainean bigarren soka bat jarriko dute.

11:30. Bizikleta igoera, plazatik San Martinera. 14 urte bitartekoek plazatik Pilikura egingo dute.

12:30. Bikote gazteen XIII. Trikitixa Txapelketa, plazan.

12:30. Meza, Salatxo abesbatzarekin.

17:00. Haur eta gazteen pilota txapelketako finalak, frontoian.

17:00. Helduen dardo txapelketa, Aurrera tabernan.

18:00. Soka dantza, plazan.

19:00. Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua, plazan.

19:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak, Danbolin musika eskolako trikitilariekin, Vilafranca del Penedes herriko Drac eta Aliga figurekin eta Bidebietako gaita jotzaileekin.

20:00. Txista gaua: herriko disko jartzaileen emanaldia, plazan.

Ekainak 30, igandea

11:00. Arrantzale Eguneko desfilea, kalez kale.

11:00. Kimuen arraun erakustaldia.

12:00. Beteranoen estropadak: Jakes Landa memoriala, hamargarren bandera.

12:00. Sardina jana herriko hiru txokotan, eta sagardoa, plazan.

12:30. Haur eta gaztetxoen dardo txapelketa, Aurrera tabernan.

13:30. Arrantzale Eguneko ekitaldia, plazan.

15:00. Herri bazkaria.

17:00. Bide Batez erromeria, plazan.

20:00. Herriko txaranga. Ibilbidea: Abeslari, plaza, Aritzaga, Ibai Ondo, plaza.

23:00. Etxeluze gaztetxearen XIV. urteurrenaren harira, Les Testarudes taldearen kontzertua, plazan.

Uztailak 1, astelehena

11:00. Tapiza: Irudimena plazara! DBHko gazteei bideratutako arte jarduera, plazan.

11:30. Heriotzarik gabeko arrantza, anbulatorio atzean: benjaminak, kimuak eta infantilak.

13:30. Pintxo hotzen lehiaketa, plazan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.

14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Vila Antilla hotelean.

18:00. Txurrudiskoteka, gaztetxean.

ZUMAIA

Bihar, ostirala

18:00. Txupinazoa eta jaien hasiera, udaletxe aurrean. Erraldoi eta buruhandien kalejira, Tolosako dultzaineroek lagunduta.

18:00. Joselontxos txarangaren kalejira. Ordu berean, herri mailako esku pilota txapelketako finala, Odietan.

18:45. Sagarbidetik sanpedroetako danborradaren irteera.

19:30. San Pedro zesta-punta txapelketako finalak, Aitzuri pilotalekuan.

20:00. Herriko bandera jasotzea, udaletxean.

22:00. Diskofesta, Amaia plazan.

22:30. Kontzertua, Eusebio Gurrutxaga plazan: Puro Relajo.

Etzi, larunbata

09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua.

11:00. Prozesioa, eta, ondoren, meza nagusia San Pedro abesbatzak abestuta.

11:00-13:00. Haurrentzat jolasak eta tailerrak, Torreberrin.

11:30. Tolosako dultzaineroak kalejiran.

12:30. Jainekin txarangaren kalejira, Eusebio Gurrutxaga plazan hasita.

13:00. Zumaiako Musika Bandaren kontzertua, Eusebio Gurrutxaga plazan.

18:00. Haur antzerkia, Amaia plazan: Gora Bihotzak.

18:30. Herri kirolak, Eusebio Gurrutxaga plazan.

18:30. Jainekin txarangaren kalejira, Erriberan.

19:00. Tolosako dultzaineroak kalejiran.

20:00. Zumaiako Musika Bandarekin dantzaldia, Eusebio Gurrutxaga plazan.

21:30. Kontzertua, moilan: Sukena.

23:00. Su artifizialak, Vulcano pirotekniaren eskutik.

Jarraian, kontzertua, moilan: Gozategi.

Ekainak 30, igandea

11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Artisau azoka, Eusebio Gurrutxaga plazan.

11:30. Zumaiako VII. Ikurrina ETE estropada eta Zumaiako XXXIX. Ikurrina KAE1 estropada.

12:30. Buztintxuriko erraldoien kalejira, Amaia plazan hasita.

17:00. Hondarrezko eskultura tailerra, Torreberrin.

19:00. Erremontari Herriz Herri jaialdia, Aitzurin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide