Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak antolatuta Oriora egunpasa egin dute gaur Beizamako, Errezilgo, Albizturko eta Bidania-Goiazko Tipi Tapa taldeetako kideek, eguneko zentroetakoek nahiz Ixabel Agirresaroberekin taldean dabiltzanek.
Orion Arraunetxe bisitatu dute, eta Orioko Arraun Elkarteak lortutako hainbat garaikur eta bandera bertatik bertara ikusi dituzte. Ondoren, Boga Boga jatetxean bazkaldu dute.