Hamarnaka lagun bildu dira Madaragian eta Meagan San Isidro eguna ospatzeko

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mai. 15a, 16:15

Mezarekin eta prozesioarekin omendu dute nekazarien zaindaria Azkoitiko zein Getariako auzoetan, eta, ondoren hamaiketakoa egin dute.

Nekazarien zaindari San Isidro eguna da gaur, maiatzak 15, eta Azkoitiko Madariaga auzoan nahiz Getariako Meagan ospatu dute. Bi auzoetako herritarrak ez ezik, inguruko beste auzoetako eta herrietako bizilagunak bertaratu dira festaz gozatzeko.

Meagan, 10:00etan eman diote hasiera ospakizunei Gazte Alaiak txistularien dianarekin, eta, 11:00etan prozesioa eta meza izan dituzte ermitan. Ekitaldi erlijiosoak amaituta, auzoko elkartean bildu dira bertaratuak jan edanean aritzeko. Txakolina izan da edari protagonista eta parrilan erretako txerrikia janaria. Dena den, txorizo eta haragi egosirik ez da falta izan. Ondoren, adinduen bazkaria egin dute Azkue hotelean, eta, 22:00etatik aurrera erromeria izango dute elkartean, atzera berriro Izer eta Alabierren eskutik.

Madariaga ere 11:00etan hasi dute prozesioa Felix Azurmendi parrokoa buru zela, baina eguraldi bustiagoarekin. Ondoren, meza egin dute eta hamaiketakoarekin borobildu dute eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide