Urola Erdiko jubilatuek Oriora eta Aginagara irteera egingo dute maiatzaren 23an

Intza Trula 2024ko mai. 15a, 16:30

Artxiboko irudian Orioko moila.

Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik antolatu dituzte irteerak. 12:00etan meza izango dute Orion, eta ondoren Aginagara joango dira sagardotegian bazkaltzeko.

Oriora eta Aginagara irteera egingo dute maiatzaren 23an Azkoitiko Plaza Ondo, Azpeitiko Baigera eta Aizarnazabalgo eta Zestoako jubilatuen eta pentsiodunen elkarteek antolatuta. Hain justu, 12:00etan meza izango dute Orion, eta jarraian Aginagako sagardotegian bazkalduko dute. Irteerak Azkoititik (liburutegiaren aurretik), Azpeititik (San Martin egoitzatik) eta Zestoatik izango dira, 10:00etan. 

Azkoitian, Plaza Ondo elkartearen bulegoan, etzi, ostirala, itxiko dute irteeran izena emateko aukera; Baigerak, berriz, maiatzaren 22an egingo du eta Zestoako eta Aizarnazabalgo jubilatuek hilaren 20a baino lehen egin beharko dute, 943-14 70 91 telefono zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide