Nola sar naiteke nire Gukakide txokora?

Erredakzioa 2024ko mai. 15a, 08:53

Hau irakurtzen ari bazara, Gukakide zarelako da edo Gukakide izatear zaudelako izan daiteke. Beraz, ezer baino lehen, mila esker gure proiektua babesteagatik eta gugan jarritako konfiantzagatik.

Hau irakurtzen ari bazara, Gukakide zarelako da edo Gukakide izatear zaudelako izan daiteke. Beraz, ezer baino lehen, mila esker gure proiektua babesteagatik eta gugan jarritako konfiantzagatik.

Ondorengo informazioa Gukakide diren eta bazkide kontua sortu nahi duten pertsonei bideratuta dago. Zu horietako bat bazara, irakurri lasai eta zalantzaren edo galderaren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Gukakide kontua ala bazkide kontua sortzea ez da batere zaila, baina aurrenekoz egiterakoan pasahitza ezarri behar da, eta, agian, zertxobait nahasgarria suertatu daiteke, gure webguneetan erabiltzaile mota ezberdinak daudelako. Erabiltzailea gure komunitateko parte den edonor izan daiteke, besteak beste, zu, bazkide.

Nola sar naiteke nire Gukakide txokora?

Gukakide txokora bazkide direnak bakarrik sar daitezke.

Bazkide izanda, ezinbestekoa da bazkidearen posta elektronikoa Gukako datu basean jasota ala erregistratuta egotea, Gukakide txokoan sartzeko helbide horrek bakarrik balio baitu.

Bazkide egiterakoan, bazkidetza datuak jasotzen ditugu, eta horien artean, emandako posta elektronikoa da, hain zuzen, guk erregistratuta duguna.

Ez dakit zein korreorekin eman nuen alta. Zer egin dezaket?

Jar zaitez harremanetan Gukako bezero arretarekin. Horretarako, bide ezberdinak dituzu:

bazkide@ukt.eus posta elektronikora mezua bidali.

607 49 87 25 telefono zenbakira. bidali Whatsapp mezua edo deitu.

Erabiltzaile berri bat sortu behar al dut?

Aurretik erabiltzailea sortuta baldin baduzu, eta guk gordeta baldin badugu, zuzenean bazkidetza abantailak aplikatuko zaizkizu, eta ez duzu erabiltzaile berririk sortu beharko.  

Aldiz, aurretik erabiltzailea sortu gabe baduzu, erabiltzaile berri bat sortu beharko duzu, sistemak guk gordeta dugun posta elektronikoarekin konektatu ahal izateko.  

Gure webguneetan erabiltzaile mota ezberdinak daude. Esaterako, komunitateko kideak erabiltzaile mota bat dira, hedabideetako kolaboratzaileak beste bat eta bazkideak beste erabiltzaile mota bat dira.

Horrenbestez, zuk bazkidetza egiterakoan emandako posta elektronikoa zein den badakizu, azpiko esteka erabil ezazu bazkide kontua sortzeko.

Garrantzitsua da jakitea gure webguneetan erabiltzaile berri bat sortzea eta bazkidetza kontu bat sortzea ez direla gauza berbera.

Nola sortu dezaket bazkide kontua eta Gukakide txokora sartu?

Posta elektronikoa jakinez gero, erabili ondorengo estekak kontua sortzeko.

Azpeitia Gukan (lehen Uztarria zena) bazkide kontua sortzeko hemen

Azkoitia Gukan (lehen Maxixatzen zena) bazkide kontua sortzeko hemen

Gukan (lehen Urola Kostako Hitza zena) bazkide kontua sortzeko hemen

Orio Gukan (lehen Karkara zena) bazkide kontua sortzeko hemen

Zarautz Gukan (lehen Zarauzko Hitza zena) bazkide kontua sortzeko hemen

Zumaia Gukan (lehen Baleike zena) bazkide kontua sortzeko hemen

Guka hedabide batean baino gehiago harpidetuta banago, bakoitzean sortu behar al dut bazkide kontua?

Ez. Hedabide bakarrean sortuz gero, argitalpen eta abantaila guztiak bertan topatuko dituzu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide