Zumaiako Inquieto Navegantek eta Zarauzko Moor Surf eskolak kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu dute

Julene Sorarrain 2024ko mai. 14a, 17:00

Zarauzko Moor Surf eskola. (UKUE)

Urola Kostako Udal Elkarteak Itsas Kirol Poloa ekosisteman parte hartzen duten enpresen kalitatea bultzatzeko duen ekimenetako bat da; aurtengoa bigarren edizioa izan da.

Zumaiako Inquieto Navegantek eta Zarauzko Moor Surf eskolak kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortu dute aurten. Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoak (COPLEFC) kudeatzen du, Udal Elkartearekin batera.

Zigilu honekin, itsas-kirol sistemak bere osotasunean eta zehazki zerbitzu profesionalen modalitatean, behar duen kalitate-erreferentzia izatea du helburu UKUEk, eta baita eskualdeko enpresen profesionalizazioa hobetzea ere. Iaz Urola Kostako hiru enpresek lortu zuten kirol-zerbitzu profesionalen kalitate zigilua, hala nola, Begi Bistanek, Surfing Zumaiak eta Redymarrek. 

UKUEk 2022ko urrian jarri zuen lehen aldiz martxan Itsas Kiroletako Kalitate Zigilua ekimena. Bi helbururekin sortu zuten: batetik ekosistema sortuz, erakundeak integratzen joatea itsas kirol-sektorea profesionalizatzeko, eta, bestetik, itsas kirola eskualdean erreferente izatea eta ezaguna egitea, talentua sortuz eta erakarriz, negozio berriak areagotuz eta enpresen lehiakortasuna sustatuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide