Euskara eta kulturartekotasuna

Ana Zendoia, Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko irakaslea eta gurasoa: "Behar erreal bati erantzuten dio"

Nerea Uranga 2024ko mai. 10a, 09:00

 "Herriak eta gizarteak duen behar erreal bati erantzuteko egitasmoa da. Gero eta familia etorkin gehiago bizi 
da gurean, joera hori handitzen ari da, eta denok elkarrekin errealitate horri begira jartzea oso interesgarria iruditzen zaigu. Lan sendoa da, eta arduraz, denok eragin behar dugu. Benetan kontzientziatu behar dugu denok, eta hor dago erronka handiena. Olatu honi ezin diogu alde egiten utzi. Iraurgi ikastetxean proiektu honek aldaketak gorpuzten lagundu digu. Bilera guztiak euskaraz egin ditugu, denok parte hartzeko eta ahotsa izateko aukerarekin. Inklusio pedagogian sinesten dugu Iraurgin, eta elkarri errespetuz begiratu eta denok elkar zaindu beharra daukagu. Erronka polita dugu 
aurretik"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide