2024. urtean Pagoeta Natura Parkean egingo dituzten jarduerak zehazteko asmotan, Pagoeta Natur Parkeko patronatuko kideak elkartu ziren joan den astean. Iturrarango Informazio Zentroan egin zuten bilkura, eta bertan parkeko jardueren errepasoa egin zuten bertako kideek.
Hain zuzen, hainbat taldek osatzen dute patronatua, tartean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Zestoako Udalak, Aiako Udalak, Zarauzko Udalak eta Arkamurka Natur Elkarteak. Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko Diputatuak azaldu zuen "Natura Parkeek berebiziko garrantzia" dutela lurraldeko biodibertsitatea zaintzen eta babesten dutela, eta horregatik "lehentasunezko arreta" merezi duten espazioak direla.