Parte hartu ArtHaziak galdera-erantzunen jolasean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa

Jolasak hamar galdera ditu, eta haurrek galdera orokorrak nahiz marrazki bizidunei lotutakoak erantzun beharko dituzte.

Pazko Asteko asteartetik ostiralera, galdera-erantzunen jolasa izango da Gukaren webguneetan; maxixatzen.eus, uztarria.eus, baleike.eus, karkara.eus, zarauzkohitza.eus eta urolakosta.hitza.eus atarietan, hain zuzen ere.

Jolasak hamar galdera ditu, eta haurrek galdera orokorrak nahiz marrazki bizidunei lotutakoak erantzun beharko dituzte. Galdera guztiak egoki erantzuten dituztenen artean Azpeitiko Diart arte dendak emandako produktu sorta zozkatuko du Gukak.

Parte hartu hemen eta zorte on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide